XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Anai Arteak euskal iheslariei buruzko mahainguru bat proposatu
Baiona.

Errefuxiatu bat, etxe bat kanpaina bukatutakoan eta honek lortu duen arrakasta ikusirik, bostehunen bat familia prest bait daude errefuxiatu bat etxean hartzeko Iparraldean, Anai Arteak euskal iheslarien egoerari buruz mahai inguru bat antolatzea proposatu zuen joan den uztailaren 28an Iparraldeko alkate, kontseilari eta hautatuei zuzenduriko gutun batetan.

Ez ote liteke posible mahai inguru bat antolatzea Parise, Madrile, Euskal Gobernua, Iparraldeko hautetsiak eta euskal iheslarien ordezkariekin problema latz honi aterabideak bilatzeko?, dio Anai Arteak bere idazkian.

Iparraldeko kargu publikoei igorririko gutun hau hitz hauekin finitzen da: Pentsatzen dugu jakinen duzula erakusten mementu latz honetan zure arduradun kontzientzi, zure izpiritu zuhurra eta bihotz zabala, kapable izanen zarela erabaki zabal baten hartzeko gure artean bizi diren euskal errefuxiatuak zainduz.